Londresetik dator Raven Eye hirukotea. Nahiz eta ibilbide musikal laburra izan, Slash bezalako taldeen kontzertuak ireki dituzte eta Joe Satrianirekin jo dute. Joan den apirilean disko berria atera zuten.
New Yorkeko The London Souls taldeak bere bigarren diskoa aurkeztuko du Azkena Rock jaialdian. Hirurogeita hamarreko rocka ekarriko digute, hain zuzen ere, The Hollis, Led Zeppelin edota Lenny Kravitz artisten musika gogora ekartzen duena.
Luke Winslow-King konpositore eta abeslariak, berriz, swing, blues, jazz, folk, soul eta amerikana estiloen eragina duen musika eskainiko digu.
Azkenik, Sopelako The Flying Scarecrow izango ditugu, metal modalitatekoak.
Azkena Rock Festival 2016-rako sarrerak abenduaren 15etik aurrera salgai egongo dira.