Barcenas kasua eta PPren ustelkeria jorratzen duen 'B, la pelicula' filmaren zine-foruma, gaur Florida zinema aretoetan

hirinet 2015ko abe. 14a, 01:00

Asteburu honetan Luis Barcenasen kasua eta PPren ustelkeria jorratzen duen ‘B, la película’ filma estreinatu da Florida zinema aretoetan. Izan ere, David Ilundainen filmak banaketa arazoak izan ditu eta zailtasunak topatu ditu zinema aretoetan ikusgai egoteko. 

 

Gaur, astelehenean, 19.30etatik aurrera  pelikularen zuzendaria eta gidoilaria den David Ilundainekin zine-foruma antolatu du Adi ustelkeriaren aurkako elkarteak.

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago