[BIDEOA] 'Berrikasi eta berrikusi' txostenaren aurkezpena Gasteizen

hirinet 2015ko abe. 15a, 01:00

Abenduaren 10ean Berrikasi eta berrikusi txostena aurkeztu zuen Topaguneak Gasteizen, GEU elkartearekin elkarlanean. Horretarako, Kike Amonarriz, Elena Laka eta Manex Agirre izan ziren mahai-inguruan.

 

Berrikasi eta berrikusi gogoeta azken hamarkadetako euskaltzaletasunaren irakurketa kritikoa egin eta etorkizunerako gako berriak asmatzeko helburuarekin Topalabe taldeak sortutako gogoeta da. Orain arte antolatutako saioak eta abenduko hiru saioak ere (Gasteizkoa barne), gogoeta aurkeztu eta eztabaida pizteko helburuarekin egin da.

 

 

 

Topalabea taldeak dokumentua osatu zuenean ondoko hitzekin eman zion sarrera gogoetari: Dokumentu hau euskaltzaletasunaren azken hamarkaden irakurketa kritiko bat da, etorkizuna begi berriz ikusteko helburuarekin egina. Eztabaida zintzoa suspertu nahi luke egin dugunaz, eskarmentu horrekin hobeto ekin diezaiogun egiteko dugunari.

 

Orain beraz, sarreran aipatzen den eztabaidari ekin zaio, hainbat herritan aurkeztuz, mahai inguru eta elkarrizketak antolatuz, eta tokian tokiko euskalgintzarekin iritziak eta etorkizuneko erronkak partekatuz.

Maiatzean Topaberri aldizkarian argitaratutako gogoeta formatu digitalean ere eskuratu daiteke ondoko loturan: Berrikasi eta Berrikusi.

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide