4.233 korrikalarik parte hartu zuten Maratoi Erdiaren 38. edizioan

hirinet 2015eko abenduaren 14a

Oier Ariznabarreta eta Maitane Guerrero izan dira aurtengo irabazleak Gasteizko Maratoi Erdian, abenduaren 13an, igandean, ospatu zena.

 

Maratoi Erdiaren 38. edizioak 4.233 parte hartzaile izan ditu guztira. Lasterketa 10:30ean hasi eta 13:00etan bukatu zen Mendizorrotzan, korrikalariek 21,097 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Hasieratik, Lasarteko ateko A-3102 errepidea trafikoari itxi zuten eta hiriko hainbat kale moztu ziren ere: Lasarte ataria, Elvira Zulueta, Gasteiz hiribidea, Beato Tomas de Zumarraga, Gustavo de Maeztu, Adriano VI, Gaztela ataria, Rosalia de Castro, Salvatierrabide-Zumaquera ibilbidea, Herranak, Legutiano ataria, Zarama, Gamarrako ataria, Bilbo plaza, Frantzia-Paz-Ortiz de Zarate-Florida, Micaela Portillaraino, Gasteiz ibilbidea eta Beato berriro eta ondoren Corazonistak, Nieves Cano, San Cristobal zubia, Unibertsitateko ibilbidea eta Lasarte ibilbidea.

 

Oier Ariznabarreta izan da aurtengo irabazlea, lasterketa 1 ordu 8 minutu eta 16 segundutan bukatu ondoren. Emakumezkoen artean, Hernaniko Maitane Guerrero atleta izan da irabazle.

 

Argazkia: Jose Luis del Campo

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago