Kontzertu Handien Zikloak otsailaren 2tik maiatzaren 28ra arte iraungo du Principal antzokian. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Iñaki Prusillaren esanetan, kontzertu handi hauek aukera paregabea eskaintzen diete Gasteizko eta Arabako zaleei ospe handiko orkestren musika entzun ahal izateko.
Abenduaren 15ean hasiko da abonamenduen salmenta, leihatiletan, telefonoz, internetez eta kutxazainetan. Prezioak 196 euro, 132 euro eta 108 euro izango dira. 30 urtetik beherakoentzako abonamendua 69 eurokoa izango da. Sarreren salmenta, berriz, abenduaren 22tik otsailaren 2ra bitartean egingo da.