300 euroko diru sariarekin batera Jimmy Jazz aretoan ospea duen talde baten aurretik joko dute. Bigarren mailako sariak, berriz, Jazz Friend gaztetxoen jazz proposamenak eta Radiofobiaren rock klasikoak eskuratu zituzten. Talde hauek ere kontzertu bana eskainiko dute hiriko kultur programazioan.
GazteTalent lehiaketako epaimahaia osatu zuten Ivan Alonso kazetaria, Libe García de Cortazar eta Rakel Arnaiz musikaria eta Raul Choren Dospordos kolektiboko kideak taldeen maila handia goraipatu dute, baita proposamenen aniztasuna eta eszena gaineko indarra eta kemena ere.