‘Araba’ liburuaren aurkezpena Gasteizko Kordoi Etxean

hirinet 2015ko abe. 10a, 01:00

Vital Kutxa Fundazioak Araba liburua aurkeztuko du gaur, abenduak 10, 19.00etan Gasteizko Kordoi Etxean.

Gure lurraldeari buruzko liburu honen argitalpena formatu handikoa da. eta Juanjo San Pedroren urmargo-irudiekin eta kultura-eremuko zazpi pertsona nabarmenen testu banarekin osatuta dago; besteak beste, Espido Freire, Javier Reverte, Toti Martínez de Lezea edo Alfredo Amestoyren testuak.

Bi argitalpen hirueledun, gaztelania/ingelesa/euskara eta gaztelania/ingelesa/frantsesa, egin dira eta esan daiteke argitalpena baino artelana dela.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago