Mari Domingi eta Olentzero SolasALEAn

hirinet 2015eko abenduaren 9a

Aukera bazenu, zer galdetuko zenieke Olentzero eta Mari Domingiri? Euren askari gustokoena zein den jakin nahiko zenuke? Euren objektu kuttunak ezagutu? Euren gustuko musika entzun? Zatoz SolasALEAn elkarrizketa irekira eta bota zure galdera!

 

Elkarrizketa baino lehen, 16.30ean gabonetako apaingarrien tailerra egingo da KTD Jendeak gidatuta. Bertan ALEA aldizkari zaharrekin gabonetako apaingarriak egingo dira, forma eta tamaina desberdinekin. Irudimena, trebezia eta birziklapena landuz, papera, artaziak, kola eta sola pixka bat nahikoak izango dira apaingarri sinple bezaien dotore, eder eta ikusgarriak egiteko.

 

 

 

 

Mari Domingi eta Olentzero, SolasALEAn

Noiz? Abenduraren 18an, ostiralean, 16.30etatik aurrera (SolasALEAn 18.30ean)

Non? Oihaneder Euskararen Etxean

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago