Urkabustaizko Esaera Zaharren lehiaketa

hirinet 2015ko abe. 9a, 01:00

Urkabustaizko Bertso-Eskolak antolatuta, Esaera Zaharra 7. bertso lehiaketa ospatuko da Izarran. Gonbidatutako bertsolariak Maite Murga eta Aitor Jimenez izango dira.

Urkabustaizko bertso eskolaren eskutik eta Lan eta Jolas elkartearen laguntzaz, jada klasiko bihurtu den Esaera zaharren txapelketa egingo da Izarrako tabernetan. VII. edizioa du aurtengo ekitaldiak, eta baita nobedade bat ere: aurten, parte hartzaileek paperak aurrean eduki ahal izango dituzte, irakurgai. Beraz, buruz ikasteko burukominik ez! Hemen klik eginda jaitsi ditzakezue aurtengo zerrendako esaera zaharrak.

Gogoan izan: txapelketaren osteko afarian izena emateko epea abenduaren 9an amaituko da.

 

 

Esaera Zaharra 7. lehiaketa

Noiz? Abenduaren 11an, ostiralean, 20.00etan

Non? Izarrako frontoian

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago