Iradier Arenan bigarren eskuko jostailuen azoka ospatuko dute, Afrikako Benin Errepublikako eskola baten alde

hirinet 2015ko abe. 10a, 01:00

Olentzerok aukera berezia izango du Gasteizen asteburu honetan: Iradier Arenan bigarren eskuko jostailuen azoka ospatuko dute, Afrikako Benin Errepublikako eskola batentzat dirua biltzeko.

Gasteizko Udalak antolatuta, hainbat eragilek hartzen dute parte ekimenean: ludoteka eta ludoklub sareak, zenbait parrokiak eta elkarte-laguntzaile batek –aurten bigarren aldiz Manuel Iradier talde afrikanista–. Larunbatera begira, Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleek bildu dituzte jostailuak, baita ludoteketako gazteek ere. Zezen plazan jarriko dituzte salgai, eta lortutako dirua Benin herrialdeko Esteban de Sirarou eskolara bideratuko dute.

 

Ekimenaren bidez, haurrak "elkartasunean hezi" nahi dituzte antolatzaileek eta, horretarako, ikasgeletan gaia landu dute azken asteotan.

 

Goiz eta arratsaldez

Azoka 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita. Hitzordurako, hainbat proposamen prestatu dituzte: lepokoak, ilekordak eta hosto-bolak egiteko tailerrak,  PlayMais jolasa, perkusio-afrikar saioa eta Boni Ofogo ipuin kontalariak kontatuko duenBegia galdu zuen elefantea kontakizuna.

 

Argazkia: Serso Sanviator. Arabako ALEA

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago