Egun horretan, mobilizaziora deitu dute Gasteiz Irekiak eta Arrazismoaren aurkako plataformak baina aurretik hainbat jarduera izango dira hirian. Abenduaren 15ean, asteartean, esaterako, 'Aniztasunaren aldeko hitzak' errezitaldia eskainiko dute, hizkuntza ezberdinetan (euskara, gaztalania, arabiera...), eta musikaz lagunduta, besteak beste, Karmele Jaiok, Iban Zalduak, Gerardo Markuletak, Aitziber Pz. Karkamo eta Patxi Zubizarretak. Bibat museoan izango da, 19.00etatik aurrera.
Horrez gain, GOIAN elkarteak "elkarrekin bizi nahi dugun hiri eredua islatzen duten kolore eta jatorri ezberdinetako oihalak jostera" gonbidatu nahi ditu gasteiztarrak, datorren abenduaren 18an hiriko kaleetan zehar egingo den mobilizazioan erabiltzeko. Abenduaren 9an oihalak josten hasi ziren, Santa Maria eskolak eta oraingoan, eta lana amaitu aldera, bigarren hitzordua egongo da oihalak josteko, abenduaren 16an, goizeko 10.30ean Gasteiz Txiki auzoa elkartean.
Mobilizazioa abenduaren 18an
Abenduaren 18an, berriz, mobilizaziora deitu dute Gasteiz Irekiak eta Arrazismoaren aurkako plataformak. ‘Mugak apurtuz, ateak zabaltzen’ lelopean lau irteera izango ditu mobilizazioak: Aldabe plaza, faroloia, Katedral Berria eta Foru plaza. Hasiera 18.30ean izango da. Horrela, ekimenak “lau abiapuntu” eta “ahots bakarra” izango duela diote antolatzaileek.