Gasteizko zortzi banda eta bakarlarik Gazte Talent lehiaketaren finalean parte hartuko dute

hirinet 2015ko abe. 7a, 01:00

Kontzertuak Jimmy Jazz aretoan izango dira, doan, hilaren 7an eta 8an, 20.00etatik aurrera; aldi berean, Gazte Market musikarekin lotutako gauzen azoka antolatu da aretoan bertan.

 

Jaime Malvado, Stereo, Nuclear Revenge, Montauk, Xabi & All Exhited, Hastings Band, Radiofobia eta Jazz Friendo dira Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatutako Gazte Talent lehiaketako 8 banda eta bakarlari finalistak, 14 eta 30 urte bitartekoak. Finalistek hilaren 7an eta 8an zuzeneko emanaldia eskainiko dute Jimmy Jazz aretoan eta abenduaren 9an, asteazkenean, jakinaraziko da epaimahaiaren erabakia udalaren web orrian.

 

Gazte Talenteko parte hartzaileak:

Abenduaren 7an, 20:00etatik aurrera

 

  • Jazz Friends

Jazz Friends jazz boskotea da: bateria, baxua, pianoa, saxofoi altua eta tronpeta. 2015ean sortu zuten 5 kideek, zeinak Jesus Guridi kontserbatorioko ikasleak eta Guridi Big Bandeko kideak baitira.

 

  • Stereo

Power Trio egitura duen banda, rock eta hard-rock melodikoa nahastuz.

 

  • Radiofobia

Rock & Roll taldea, hirukotea, 2014ko udan sortua. Aurretik beste talde bateko kide izan ziren.

 

  • Nuclear Revenge

2012an sortu zen taldea, hiriko metalaren eszena biziberritzeko asmoz. Alemaniako banden eraginez (Sodom, Kreator, Nocturnal..) thrash metala lantzea erabaki zuten, erritmo azkar eta erasokorretan oinarrituta.

Abenduaren 8an, 20:00etatik aurrera

 

  • Xabi & All Exhited

Ánima Studios VI-tik, Xabi Pombok –eFeDeLe (Fuera De Lugar) ekimeneko ekoizle eta mc– eta Alex Hitadok (“All eXhited”) hip hop klasikoa eta R&B nahasten dituzte, gaurko soinuak, musika elektronikoa eta soinu efektuak, eraginen koktelera batean.

 

  • Jaime Malvido

2012an, Jaime Malvidok “Elkopon”  rumba eta parranda taldea sortu zuen zenbait lagunekin batera. Zuzenean bakarka arituko da, Elkopon-eko kide ohi.

Javier Marquinezen perkusioak lagunduta.

 

  • Montauk

Kideak hardcore punk giroan murgilduta ibili dira. Baina Montauk oso proposamen ezberdina dakar, soinu gogorrak alde batera utzita, rock intimista lantzen baitute.

 

 

  • Hastings Band

Kideek askotariko zaletasunak eta estiloak dituzte: blues-rock, rock klasikoa, punk-rock, indie-rock, hard rock… Dena dela, zenbait bandarekiko zaletasunak batzen dute: Jet, Green Day, AC/DC, Guns n’ Roses eta Arctic Monkeys. Hortik abiatuta, askotariko rock alternatiboa landu dute, baina estilo propioa duena.

 

Gazte Marketen ordutegiak

Abenduaren 7an: 17:00etatik aurrera

Abenduaren 8an: 12:00 – 14:00, eta 17:00etatik aurrera

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago