Udalak 293 zuhaitz eta zuhaixka landatuko ditu Olarizuko lorategi botanikoan

hirinet 2015ko abe. 7a, 01:00

Udalak landare erabilgarri eta mehatxatuen lorategi botanikoaren zati bat egokitzeari ekingo dio Olarizun. Guztira, 293 zuhaitz eta zuhaixka landatuko dituzte, baita barne bide batzuk egokitu ere.

 

Proiektua Olarizu parkean egitekoa den jarduera zabalago baten barruan kokatu beharra dago. Hiriaren hego-ekialdean eta Eraztun Berdearen baitan dagoen Olarizuko berdegunak 36.000 metro koadro ditu. Tokiko Gobernu Batzarrak Campezo Obras y Servicios enpresari esleitu dio proiektuaren lehendabiziko fasea, 52.212,85 euroko aurrekontuarekin, bi hilabetetan gauzatzeko.

 

Lursail hori lorategi botanikoaren gainerako zatiekin lotzeko etxaldetik bide berri bat aterako da, Olarizu errekaren ezkerraldetik doan bidearekin bat eginez. Errekaren gainetik igarobidea jartzeko lan txiki bat egingo da eta 293 zuhaitz eta zuhaixka aldatuko dira, 42 espezietakoak.

 

Landatzen hasi aurretik sasiak garbitu eta ingurua egokituko da.

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago