Aurtengo ekimenaren leloa ErabiZi izango da. Euskaraz bizitzeko hautua egiteko deia egin nahi da kanpainaren bidez eta horretarako, bakoitzak bere errealitatetik eta egoeratik asko egin dezakeela azpimarratuko da. Egunerokoan hartzen diren erabaki eta hautuetatik euskara erabiltzeko eta euskaraz bizitzeko espazioak sortzearen alde eginez.
Gasteizen, hain zuzen ere, bihar, abenduaren 3an, GEU elkarteak, Arabako ALEA aldizkariak, Garaion Naturartea elkarteak eta Oihaneder Euskararen Etxeak egitaraua berezia prestatu dute Euskararen Eguna ospatzeko eta jarduera guztiak Euskarak 365 egun ekimenaren baitan egongo dira.
Besteren artean, desiren zuhaitza sortuko dute Arabako euskarazko aldizkariaren azalekin, Oihaneder Euskararen Etxean. Ondoren, eta bertatik abiatuta, kandelen ibilbidea antolatu du GEU elkarteak. Andra Mari Zuriaren plazan amaituko da, non kandelen mosaiko erraldoia egingo den, ‘Euskarak 356 egun’ leloa osatuz. Azkenik, Zirk Zark ikuskizuna izango da Oihaneder Euskararen Etxean, Garaion Naturartea elkartearen eskutik.
GEU elkarteko Naroa Cuestarekin, ALEAko Aritz Mtz. De Lunarekin eta Garaion Naturarteako Amaia Gabilondorekin solastu gara Hirinet FM irratsaioan.
Elkarrizketa entzun:
{mp3}elkarrizketa_aritz-alea_amaia-garaion_euskarak365egun-20151201{/mp3}
Albiste honekin lotuta:
Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna: Ba al zenekien….