Guztira, 18 lan aurkeztu ziren lehiaketara, 450 argazki inguru, eta horietatik bost saritu ziren. Anne Baskaran ‘Lusitaniar herrialdean zehar’ izeneko argazki-sortarekin suertatu da irabazle eta Jokin Zurutuza ‘Ekuadorrek bizitza maite du’ lanarekin. Imanol Berrio ‘Nere begiak Indotxinan’ sortagatik izan da saritua, Diego Apellaniz ‘Haurren herriak’ izenekoagatik, Laos eta Kanbodiako argazkiak, eta Iñaki Etaio Brasilen egindako argazkiengatik. Azken honek ‘Etxalde baten okupazioaren argazki-kronika’ izenburua eman dio bere lanari.
Hirinet FM irratsaioan Iñaki Etaiorekin solasteko aukera izan dugu eta bere argazki sortaren nondik norakoak kontatu ditu. Lurrik Gabeko Nekazaritza-Langileen Mugimenduak (MST-k) 2015eko abuztuan Brasilgo Mato Grosso do Sul estatuan egindako okupazioaren berri emango digu.
Elkarrizketa entzun:
{mp3}elkarrizketa_ietaio_arrauntheworld{/mp3}
Argazkia: Oihaneder Euskararen Etxea