Hiru lagun Txagorritxuko ospitalera eraman behar izan dituzte. Istripuen ondoren, Ertzaintzak Altubetik Gasteizerako errepidea, N-622, itxi egin du 8.35ak arte. Hala ere, auto ilara nabarmena egon da Gasteizera zetozenentzat.
Bihar ere izotza
Euskalmetek iragarri duenez, bihar giro eguzkitsua izango dugu. Goizean izotza egingo du barnealdean eta lainoa sortuko da Araban. Zeruan erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk agertu daitezke, baina ez dute trabarik egingo. Gasteizen, tenperatura maximoa 14ºC-koa izango da eta minimoa, berriz, -1ºC-koa.
Irudia: @aitor_alonso
Gasteizera zetozen hamar ibilgailu inguru errepidetik atera dira gaur goizeko 7.30ak aldera Zigoitia parean, Aiurdingo tunela pasatu ondoren, lainoa eta izotza dela eta.