2015eko Nafarra saria Eliseo Gil Zubilaga arkeologoarentzat

hirinet 2015ko abe. 1a, 01:00

Martin Ttipia elkarteak 2013an hasitako ohiturarekin jarraitzeko, aurten Urteko Nafarra Saria Eliseo Gil Zubilaga arkeologoaria ematea erabaki du.

 

Martin Ttipia, Nafar Erresumako tenentea zen Gasteiz Nafarroa zen garaian. 1199. urtean, Alfontso VIII Gaztelako erregeak Gasteiz eraso zuenean. Martin Ttipiak 9 hilabetez iraun zuen herriaren defentsaren buru zelarik; Nafarroako errege zen Antso VII Azkarrak, behar zuten laguntza bermatu ezin eta, 1200ean, amore emateko Martini agindu zion arte.

 

2013 eta 2014 urteetako Nafar saridunek, Jose Antonio Gonzalez Salazar apaizak eta Joxe Ulibarrena artista plastikoak, emango diote aurtengoa Eliseo Gil arkeologoari.

 

Ekitaldia abenduaren 5ean, larunbateko 12:45ean hasiko dugu, Gasteizko Udalak orain gutxi izendatu duen “Martin Ttipia” lekuan, Oihaneder Euskararen Etxetik aurrez aurre, Fray Zacarias Martinez kalean.

 

Eliseo Gil Zubilagak arkeologiari eta euskal kulturari egin dion ekarpena gogoan izango dute. Ohorezko aurreskua eta bertsolarien ostean, saria emango diote. Euskal ohiturak ez dituzte ahaztuko eta kalejira eta nafar poteoa (porroi eta zahatoz) Erdi Aroko hirigunean egongo dira. Amaitzeko, bazkaria Harria jatetxea, Gasteizko Foruen plazako frontoi parean.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago