‘Abesti bat gutxiago’

hirinet 2015ko aza. 30a, 01:00

Harkaitz Cano eta Oier Aranzabalen liburu diskoaren aurkezpena Jimmy Jazz aretoan.

Lou Topet banda zarautzarrak Harkaitz Canorekin eskutik kaleratu du bigarren lana, ‘Abesti bat gutxiago’. Rafa Rueda eta Joserra Senperena bezalako musikaritzarrak taldera batuz, sekulako indarrarekin ekarri dituzte euskarara abeslari estatubatuarren abestiak. 

Wilco, John Hiatt, Will Oldham, Damien Jurado eta Billy Bragg bertsionatu dituzte, besteak beste. Zuzenean banda osoarekin defendatuko dituzte abestiok. Jimmy Jazzeko beroan gozatzeko emanaldia izango da.

 

[DISKO LIBURUAREN AURKEZPENA & KONTZERTUA] ‘Abesti bat gutxiago’

Noiz? Abenduaren 4an, ostiralean, 19.00etan

Non? Jimmy Jazz aretoan, Gasteizen

Informazio gehiago: Jimmy Jazz

GONBIDAPENAK: Hor Dago! eta Oihaneder Euskararen Etxean

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago