Mitxelena Gasteizen bizi izan zen eta Letre Fakultateko irakasle izan zen 1979tik 1987ra. Hori gogoan, abenduaren 3an eta 4an, Gasteizko Letren Fakultatean jardunaldi akademikoak egingo dira, hark landuriko alorretan Mitxelenak eginiko ekarpena gogoratzeko, eta egun egoera eta erronkak aztertzeko.
Bestalde, 2015eko Durangoko Azokan, abenduaren 4tik 8ra, jardunaldien hurrengo egunetan, 100 urteak ospatzeko, UPV-EHUren standean, 100 eurotan salduko dira Koldo Mitxelenaren lan guztiak biltzen dituzten 15 liburukiak.
Gainera, UPV-EHUren webgunean, abenduaren 2an txoko berri bat zabalduko da, hiru zerbitzu nagusirekin: Mitxelenaren bizitza eta lanari buruzko informazioa eskaintzen duten interneteko esteken bilduma antolatua, bere “Obras completas” lanaren 15 liburukien aurkibideak eta bere lan guzti horietako testuetan bilaketak erraztuko dituen baliabidea.
Azkenik, hauxe izango da Gasteizko jardunaldien egitaraua:
Noiz: Abenduaren 3an, 9:30-14:00
Non: Letren Fakultateko Gradu Aretoa (Gasteiz)
9:30-10:00. Letren Fakultateko dekanoa eta Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko zuzendaria: Sarrera-hitzak
10:00-11:00. Iván Igartua: Hizkuntzalaritza historikoa
11:00-11:30. Atsedenaldia
11:30-12:30. Joakin Gorrotxategi: Hizkuntzalaritza indoeuroparra eta hizkuntza paleohispanikoak
12:30-13:30. Joseba A. Lakarra: Euskararen historiaurrea
13:30-14:00. Gidor Bilbao: Mitxelenarenera hurbiltzeko bide bat: www.ehu.eus/koldomitxelena
Noiz: Abenduaren 3an, 16:00-19:30
Non: Letren Fakultateko Gradu Aretoa (Gasteiz)
16:00-17:00. Blanca Urgell: Euskararen historia
17:00-18:00. Ibon Sarasola: Euskal lexikografia
18:00-18:30. Atsedenaldia
18:30-19:30. Lourdes Oñederra: Euskal fonologia
Noiz: Abenduaren 4an, 9:30-13:10
Non: Letren Fakultateko Gradu Aretoa (Gasteiz)
9:30-10:30. Iñaki Camino: Euskal dialektologia
10:30-11:30. Ricardo Gómez: Euskal testuen edizioa
11:30-12:00. Atsedenaldia
12:00-13:00. Miren Azkarate: Euskararen batasuna
13:00-13:10. Jon Zarate (Euskararen arloko errektoreordea): Azken hitzak