Vital Kutxa Zuzenak taldeak gurpil-aulkiko saskibaloiko lehenengo mailako denboraldi berriari ekingo dio

hirinet 2015ko aza. 30a, 01:00

Entitateak Vital Kutxa Fundazioari 23.000 euro emango dizkio kirol egokiturako eta ekarpen horrek ahalbidetuko du ere zenbait kultura-, gizarte- eta kirol-jarduera antolatzea.

 

Saskibaloi egokituko bigarren kategoria nazionala larunbat honetan, hilaren 28an, Gasteizera iritsiko da, Vital Kutxa Zuzenak eta Amfi Vigo aurrez aurre izango direla. Partida horrekin talde arabarrak debuta egiten du etxean, lehenengo jardunaldian Bera Beraren aurka jokatu ondoren. Larunbat honetako norgehiagoka Ariznabarra kiroldegian jokatuko da 19.30ean. Denboraldi berri honetarako, Vital Kutxa Zuzenak taldeak zortzi jokalari berri erantsi ditu, guztiak beraren harrobikoak, eta Iñaki Gandia eta Ruben Visoren baxak izango ditu.

 

Vital Kutxa eta Zuzenak Fundazioen arteko harremanak posible egiten du, besteak beste, jarduera ugari garatzea zenbait kirol motatan, hala nola, gurpil-aulki gaineko saskibaloia, Fundazioaren bandera-ontzia berori edota txirrindularitza, atletismoa, mahai-tenisa, badmintona nahiz padel egokitua, berriki erantsia azken hori, bai halaber, Kirol Egokituaren Eskola, zeinen helburua aisia eta ondo pasatzea baita; eskola horretan patologia desberdindun hogeita hamar ume, neskato zein mutiko, daude. Horri guztiari gehitu behar zaio, gainera, “Guztientzako kirola” kanpainia, hiriko Udalarekin elkarlanean antolatzen dena.

 

Lankidetza-esparru horrek gizarte arloko beste zenbait jardun-lerro laguntzen ditu, Zuzenak Fundazioak berak egiten duen lanaren barruan kokatuak denak, besteak beste: fibromialgiari, bizkar osasuntsuari eta ezagutza pertsonalari buruzko tailer batzuk Amurrion, Laudion eta Agurainen, edo milatik gora ikaslek parte hartuko duten sentsibilizazio-eta informazio-kanpaina bat eskoletan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide