'Gazte Klik Klak' lehiaketaren sarituek Montehermoso Kulturunean bere proposamenak zabalduko dituzte

hirinet 2015ko aza. 30a, 01:00

Gazte Klik-klak 14 eta 25 urte bitarteko gazteentzako argazki eta bideo digitalen lehiaketa da.

 

Lehiaketa honek sormena artistikoa bultzatu nahi du erakusteko esparruak betez, gure sortzaile gazteen lana ikustarazteko. Udalaren Gazte Planaren barruan dago, “parte hartzea, sormena eta berrikuntza” lan ildoaren barruan hain zuzen ere. Lehiaketa honek funtsezko hiru oinarri lantzen ditu: parte hartzea, zabalkundea eta prestakuntza.

 

53 proposamen aurkeztu dira aurtengo edizioan, 44 argazki sorta eta 9 bideo. Epaileen arabera, aurkeztu diren sorten batez besteko kalitatea altua da. Gazteek egindako argazki sortetan oso ikuspegi zabala ikusten da hiriaren kontzeptuak sortzen dituen erlazio konplexuen gainean. Saritutakoak Jaime Venegas Toledoren “Your confusion my ilusion”, Mikel Arranz Bombínen “Loturak”, Andrea Zarate Oñateren “Naturarekin bat” eta Jennifer Custodio Pérezen “Babesgabeak” izan dira.

 

Lehiaketara aurkeztu diren serie guztiak udaleko web orrialdeko galeria birtualean eta Montehermoso Kulturuneko erakustaldian egongo dira erakusgai, azaroan 27tik 2016eko urtarrilaren 10era.

 

Informazioa gehiago: Gazte Klik-Klak

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago