Indarkeria Matxista ez inori, ez inoiz, ez inon lelopean, Andre Mari Zuriaren plazan hasiera eman zioten manifestazioari, non mugimendu feministak, gizarte eragileek, erakundeek eta herritarrek matxismoa eta haren indarkeria salatu zuten. Aurten, jendetza elkartu zen Andre Mari Zuriaren plazan. Salburutik eta Errekaleor auzotik zutabe bana elkartu ziren bertan. Ondoren, Gasteizko erdiguneko kaleak zeharkatu zituen manifestazioak.
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunean ehunka lagun kalera atera ziren indarkeria matxistarik onartuko ez dutela aldarrikatzeko.