Sumando Hemen Gaude udal taldeak ‘Gerrarik ez’ leloa Udaletxeko aurrealdean kokatzea proposatzen du

hirinet 2015ko aza. 25a, 01:00

Bakearen aldeko konpromisoaren eta erakundeek eta gasteiztarrek gatazkak era baketsuan konpontzeko apostuaren aldeko behin-betirako pankarta kokatzea proposatu dio Sumando Hemen Gaude udal taldeak gobernu taldeari, “No a la guerra- Gerrarik ez” leloarekin.

 

Sumando Hemen Gaude taldeak adierazi duenez, guda da Giza Eskubideen kontrako erasorik larriena eta garapen ekonomiko zein soziala oztopatzen du. Horregatik, gerra kontzeptua ezabatzeko esfortzua egin behar dela deritzote.

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago