Ikastetxeko kiroldegia txiki geratu zen igande arratsaldea familia giroan eta euskaraz pasatzera hurbildu ziren ehundik gora lagunentzat.
Hurrengo saioa Abenduaren 20an izango da Oihaneder Euskararen Etxean.
Azaroaren 22an IGANDEAK JAI saioa Ibaiondo Ikastetxean antolatu genuen. Hotza kanpoan, baina barruan beroa izan zen nagusi. Imanol Ituño magoaren ikuskizunarekin aho bete hortz geratu ziren txikiak eta helduak; eta gero, magiarekin lotura duten hainbat eskulan egin genuen.
Ikastetxeko kiroldegia txiki geratu zen igande arratsaldea familia giroan eta euskaraz pasatzera hurbildu ziren ehundik gora lagunentzat.
Hurrengo saioa Abenduaren 20an izango da Oihaneder Euskararen Etxean.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.