Mercedeseko langileak enpresako hainbat zerbitzu kanpora ateratzearen aurka manifestatuko dira

hirinet 2015ko abe. 10a, 01:00

Gasteizko Mercedeseko enpresa batzordeak salatu du enpresa alemaniarrak hemengo muntaketa gordinaren logistika kanpora eramateko asmoa duela. Hori dela eta, mobilizaziora deitu ditu langileak.

Komunikatu baten bitartez, Mercedesek hartutako neurri honengatik “kezkatuta” dagoela adierazi du enpresa batzordeak, “Alemaniako egoitza nagusian hartu dena”. Orain arte, aipatutako zerbitzua egiten zuten 18 langileak beste lanpostuetan jarri beharko dituztela ohartarazi du.

 

Gauzak horrela, eta etorkizunean langile gehiago kaltetu dezakeen neurri honi aurre egiteko mobilizazioak iragarri ditu bihar goizerako, Gasteizko egoitzako aurrealdean. 13.30etatik 14.30etara izango da, txanda aldaketarekin bat eginik.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago