3.191 turista izan dira zubian Gasteizen, iaz baino 631 gehiago

hirinet 2015ko abe. 10a, 01:00

Eguraldiak lagunduta, iaz baino turista gehiagok bisitatu zuten Gasteiz zubian, hau da, abenduaren 4tik 8ra bitartean, Gasteizko Turismo bulegoak emandako datuen arabera.

Guztira, 3.191 turista pasa ziren informazio eske Turismo bulegora, iaz baino 631 gehiago. Larunbata izan zen bisitari gehien jaso zun eguna, 975 pertsona, hain zuzen ere. Aurreko urteetan bezala, madrildarrak dira gure hirian gehien bisitatzen duten turistak, % 19,49. Horien atzetik, EAEko beste puntuetatik etorritakoak daude, % 18,38. Gaztela eta Leon, Aragoi eta Valentziatik etorri direnen kopuruak gora egin du aurten.

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago