Abenduaren 3an, 'Euskarak 365 egun' ekimenaren baitan, kandelen mosaiko erraldoia egingo da Andre Mari Zuriaren plazan

hirinet 2015ko abe. 3a, 01:00

Gaur, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Gasteizen hainbat dira eguna ospatzeko antolatu diren jarduerak. Hirugarren urtez, GEU elkarteak 365 Egun ekimenarekin bat egingo du,  aurten “Erabili, erabizi” azpileloa izango duena.

Honekin bi gauza aldarrikatu nahi dira; batetik, euskarak abenduaren 3an ez ezik, urteko egun guztietan presentzia izan behar duela eta bestetik, euskaraz bizitzeko nahia. Horretarako, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko egunean, kaleko ekintza bat gauzatuko da. Honi hasiera emateko, euskaldunon desiren zuhaitzaren aurkezpena egingo da. ALEA aldizkariaren azalak birziklatuz eraikiko den zuhaitza izango da eta bertan,  euskaldunok euren desirak zintzilikatzeko aukera izango dute. Oihaneder Euskararen Etxetik atera eta kalejiran Andre Mari Zuriaren plazaraino joango da ibilbidea. Bidean zehar, kartelak pegatu, Aleak eta pegatinak banatu eta musika izango da. Plazara heltzean kandelen mosaiko erraldoia sortuko da, ‘Euskarak 356 egun’ leloa osatuz. Ekitaldiari amaiera emateko, Zirk Zark ikuskizuna izango Oihaneder Euskararen Etxean.

 

EGITARAUA

 

18:30 Abiapuntua – Oihaneder Euskararen Etxea

-       Materiala banatu (kartelak, pegatinak, Aleak eta kandelak)

-       Azalpenak eman

 

18:45 Euskaldunon Desiren Zuhaitzaren aurkezpena – Oihaneder Euskararen Etxea

 

19:00 Irteera– Oihaneder Euskararen Etxetik bi ibilbide egingo dira, jende kopuruaren arabera. Ibilbide bakarra egitekotan lehenengoa (A ibilbidea) aukeratuko da. Bidean zehar, kartelak pegatu, Aleak eta pegatinak banatu eta musika izango da.

 

KALEJIRA

 

A. Ibilbidea:San Bizente Aldapa eta San Frantzisko kaletik Foru kalera eta handik Posta kaletik zehar Andra Maria Zuriraino

 

B. Ibilbidea:Harategi kantoitik, Jesusen Zerbitzarien Fundatzaileak kaleraino Siervas eta handik Diputazio kalea gurutzatuz Andra Maria Zuriraino

 

 

 

19:30 Ekitaldi nagusia- Andra Maria Zuriaren plaza. Monumentutik gora, lurrean kandelekin irudikatuta egongo da “EUSKARAK 365 EGUN” lema eta jendea horren inguruan bilduko da. Ondoren, testu labur bat irakurriko da,  Euskal Herrian Euskaraz abestuko da Gasteiz Kantuzeko lagunek gidatuta eta Dantzaz konpainiaren emanaldi laburra izango da.

 

20:00 Ekitaldiaren amaiera eta Oihaneder Euskararen Etxera joateko gonbidapena, bertan, Zirk Zark ikuskizuna egongo baita.

 

 

Egitasmoan parte hartu dute: Gasteiz Kantuz, Zizta Euskara taldea, Odon de Apraiz ikastola, Olabide ikastola, Toki Eder ikastola, Sarburu elkartea, Armentia ikastola, Lazarraga Kultur elkartea, Mariturriko guraso elkartea, Luis Elejaldeko guraso elkartea, Udaberria euskaltegia, IKA euskaltegia eta AEK euskaltegia.

 

Gai honi lotutako albiste gehiago:

[BIDEOA] Jarduerez betetako Euskararen Astea aurkeztu dute udalak eta hainbat talde euskaltzalek

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna: Ba al zenekien….

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago