Abenduaren 4an, Floridako jaiotza monumentala irekiko da, 16.00etan. Benetako neurrian egindako 200 irudik baino gehiagok osatzen duten jaiotzari beste irudi multzo bat erantsi zaio aurten, Marian Escalera eskultoreak egindakoa: artzain gaztagile bat eta lau ahuntz. Herritarrek Eguberrietan ematen duten diruari esker egiten dira eskultura berriak. Izan ere, iaz 10.629,08 euro utzi zituzten haitzuloan bisitariek. Orobat, atrezzoko osagai txikiak erosi eta konpontzeko baliatuko da dirua. Jaiotza urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik Haitzuloa 10:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 21:30era irekiko da. Jaiotza abenduaren 24an bedeinkatuko da, 13:00etan.
Olentzeroren harrera, luzeagoa
Abenduaren 24an Olentzero etorriko da gure hirira, ume guztien artean opariak banatzera. Olentzerori gutunak bidaltzeko gutun-ontzia abenduaren 14tik 23ra jarriko da, biak barne, Turismo Bulegoan. Ordutegia: astelehenetik larunbatera: 10:00-19:00; igandeetan: 11:00-14:00; Olentzero baserriko sutondoan eserita irudikatuko da, ohiko osagaiak inguruan dituela.
Olentzerok, galtzagorri batzuk lagun dituela, udaletxean (Plaza Berrian) hartuko ditu umeak. Azken urteetan eskaera handituz joan denez, 2 ordu luzatu da ordutegia, ume gehiago hartzerik izan dezan. Beraz, 10:00etatik 15:00etara izango da harrera.
Udal Folklore Akademiako trikitixa, alboka eta txalapartaren musikak alaituko du ekitaldia une oro. Orobat, bidezko merkataritzako piruletak banatuko dira.
Ohi bezala, Olentzeroren desfilea 18:00etan hasiko da, eta ibilbide hau egingo du: Iparralde gizarte etxea, Legutianoko atea, Frantzia kalea, Bake kalea, Olagibel kalea, Plaza Berria.
Iazko berrikuntzari jarraituz, Olentzerorekin batera Mari Domingi joango da desfilean. Lehenengo karrozan joango da, dozena bat haurrek lagunduta. Erraldoien konpartsak ere hartuko du parte, baserritarrek zein buruhandiek lagunduta. Gargantua ere joango da desfilean, eta 10 galtzagorriren taldea, zeinak Olentzero eta Mari Domingiri lagunduko baitiete Gasteizko ume guztientzako opariak eramaten. Guztira 375 pertsonak hartuko du parte desfilean.
Judimendiko Joaldunek irekiko dute desfilea, eta horien atzetik, esnezaleak, ikazkinak, astazainak, itzainak, egurketariak, artzainak, dantzariak... Desfilearen bukaerako bi karrozak Olentzeroren munduarekin lotutako marrazkiz apainduta egongo dira.
19:00ak aldera, Olentzerok, Mari Domingik eta galtzagorri eta ume segizioak agurra egingo dute, udaletxeko balkoi nagusitik, eta gasteiztar guztiekin batera abestuko dute. Gainera, Udal Folklore Akademiak, Arabako Dantza Federazioak, Olabide ikastolak, Indarra taldeak eta Kalez Kale proiektuak hartuko dute parte.
Errege Magoen desfilea, ekitaldi jendetsuena
Urtarrilaren 5eko 11:00etan iritsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar tren geltokira, Adifen laguntzarekin. Beti bezala, Ekialdeko Gorentasunak antzinako autoetan egingo dute Geltoki plazatik Plaza Berrirainoko bidea, errege-postariek, banderariek, fanfarre batek, opariz beteriko traktore batek eta Sbandieratori Principi d'Acaia taldeak (Italia) lagunduta. Behin Espainia plazara iritsita, Erregeek hiriko haurrak agurtuko dituzte udaletxeko balkoi nagusitik, 11:20an gutxi gorabehera.
12:15etik 18:00etara Errege Magoek harrera egingo diete haurrei Goiuri jauregian, Frai Zacarias Martinez kaleko sarreran. Harrera-ekitaldi horretan ere bidezko merkataritzako piruletak banatuko dira.
Eta 19:00etan hasiko da ekitaldi miragarriena, denek irrikaz espero dutena: Errege Magoen desfilea. Hauxe izango da ibilbidea: Bilbo plaza, Frantzia kalea, Bake kalea, Ramon Ortiz de Zarate kalea, Florida kalea, Ramon y Cajal kalea, Micaela Portilla kalea, Laskarai kalea eta Gasteiz hiribidea. Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalearekiko bidegurutzean amaituko da.
Sei karrozaz osaturik (hiru lehenak fantasiazkoak, horien ostean Errege Magoen hirurak), ikuskizun handia izango da beste behin ere desfilea. 2015eko desfilean hiru antzerki talde arituko dira:
Sbandieratori Principi d'Acaia taldea, hasieran. Guztira 27 banderari dira, eta haien itxurak, iaiotasunak eta koloreek harrituta utziko gaituzte.
Cia des Quidams (Frantzia). "Les fiers a cheval" ikuskizuna eskainiko dute, 6 zaldi puzgarriz, eta zalantzarik gabe txikienen gustukoak izango dira.
Aeropsculture konpainia, "Transmutation of dragons" ikuskizun izugarriarekin: 2 herensuge erraldoi (17 metro luze) ikusleen buruen gainetik hegaldatuko dira, denak aho zabalik uzteko.
Guztira 360 pertsonak hartuko dute parte desfilean.
Parte-hartzaileak: Elkarte Afroamerikarra, Kalez Kale proiektua, Abetxukuko Inauterietako Konpartsaren Elkartea, La Esperanza eskaut taldea eta Serezade.
Musika eta ikuskizunak
Abenduaren 22tik urte urte bukaerara arte, Arabako Abesbatza Federazioak 25 kontzertu emango ditu hiriko plaza eta oinezkoentzako kaleetan. Bestetik, hiriko 8 fanfarre oinezkoen alderdian ibiliko dira, urtarrilaren 4ra arte.
Mendizorrotzeko haur ikuskizunen erakustaldiak eta Butaka Txikia zikloak antzerkia eta musika hurbilduko diete umeei, abenduaren 26tik aurrera.
Mendizorrotzak etxeko txikientzako 4 ikuskizun hartuko ditu: La abeja Maya, abenduaren 26an (larunbata); La enana naranjaren Kontukantari, abenduaren 28an; Gari, Montxo ta Joselontxo, abenduaren 30ean, eta azkenik, María Gusarencoren Errusiar Ballet Gaztea. Aurtengo sarreren prezioa iazko bera izango da: 4 euro; 12 euro ikuskizun bererako 4 sarrera erosita); El Corte Inglés-en salgai.
Butaka Txikia programan, berriz, kalitateko 8 ikuskizun eskainiko dira gizarte etxeetan: antzerkia, txotxongiloak eta musika. Egunero izango dira emanaldiak, abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 4ra. 18:00etanizango dira ikuskizun guztiak, haurtxoentzako "Sensacional" izan ezik (8 emanaldi egun osoan zehar). Sarrerak abenduaren 12ko 8:30etik aurreraerosi ahalko dira, gizarte etxe edo kirol instalazioetan. Prezioa 5 euro da, haurtxoentzako "ikuskizuna izan ezik (3 euro da hori).
Gabonetako programa osoa 2012-2016.
Irudia: Gasteizko Udala