Joan den neguan ia 700.000 euro gastatu zituen hiriak elurrari aurre egiteko antolakuntzan, eta gainera, ingurunean ere eragina izan zuen. Gasteizko gobernu-taldeak baliabide materialen eraginkortasunean eta herritarren kontzientziazio eta lankidetzan oinarritutako antolakuntza prestatu du. “Europako Hiriburu Berdea izandako hiri batek ez du iaz gertatutako egiterik. Elurrari aurre egiteko diru-zorroa baino ez erabiltzea jasanezina da, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Udal kutxak ezin du jasan hainbesteko dirutza gastatzea, eta kaleak gatz tonez estaltzeak oso ondorio kaltegarri eta kutsagarriak ditu. Elurraren aurrean, herritar ororen erantzunkidetasuna eskatu nahi dugu, prebentzio eta kontzientziazio lanak uztartuz, zirkulazioa errazteko neurri praktikoak ezartzeaz gain”, zehatu du Borka Belandiak.
“Aurtengo neguan elurrak gera ez zaitzan, presta zaitez!” lelopean, kanpainak bi fasetan garatuko da: sentsibilizazio-fasea lehenik eta behin, berehalakoa, eta bigarren informazio fasea, elurra egiten duenean aktibatuko dena. Fasearen arabera hedabide bat edo bestea lehenetsiko da.
Sentsibilizazio kanpainia honen ardatz nagusia aurreikuspena izango da eta aholku praktikoak emango dira. Gatza neurriz erabiltzea, metatutako elurra kentzen laguntzea eta fenomeno meteorokogiko horrekin batera bizitzen ikasteko beharra gogoaraztea, besteak beste.
Behin elurra egin duenean, aldiz, denbora errealean informatzea izango da lehentasuna: hiriko bideen egoera, garraiobide alternatiboak, gorabeherak, etab.
Elurrari aurre egiteko giza baliabideei eta baliabide materialei dagokienez, Elurteetarako Planak ezarritako protokoloari jarraituko zaio, ohi bezala. Horrek Udaltzaingoko eta Prebentzio eta Su Itzaltze Zerbitzuko langileei zein Udal Eraikinetako Mantentzeko eta garbiketa kontrako langileei eragiten die; gainera, kontratak baliabide mekaniko berriak izango ditu aurtengo neguan elurrari aurre egiteko. Produktu urtugarriak ere baditu Elur Planak, 500 sodio kloruro tonatik gora. Larrialdi egoera 1ean dagoenean 25 tona eramango da Jundizera, baita hiritarrentzako prestatuta egongo diren 34 gatz-puntuetara. Suhiltzaileek ere 60.000 litro gesal izango dute beren egoitzan.
Irudia: Gasteizko Udala