Ostalaritzako langileek mobilizazioak iragarri dituzte Turismo Iraunkorraren Goi-bilerarako

hirinet 2015ko aza. 24a, 01:00

Arabako ostalaritzako langileek hitzarmenaren defentsan mobilizazio berriak egingo dituzte ostegunean, Gasteizen ospatuko den Turismo Iraunkorraren Mundu Mailako Goi-bilera hasten den egunean, hain zuzen.

Ostalaritzako langileek Arabako patronala langileriari erakusten ari den “errespetu eta seriotasun falta” salatu dute. “Prekaritate eta esplotazioaren igoera kontuan hartuta, eta abenduan hitzarmenaren iraunaldia bukatzeko arriskuarekin, sektorea ordezkatzen dugun sindikatuok mobilizazioak areagotzera eta gogortzera behartuta gaude”, azaldu dute pentsa ohar baten bidez.

 

Horrela, ostegunean, elkarretaratzea egingo dute Europa Jauregian, 9.30etik 10.45era bitartean. Egun horretan, “garrantzi handiko nazioarteko ekitaldiari hasiera emango zaio, ostalaritza sektorearekin zer ikusi zuzena duena eta hori erabiliko dute “sektorea bizi duen egoera jasanezina salatzeko”.

 

Argazkia: ELA

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago