Arabako neska gazteen % 28,6k dio genero indarkeriaren egoeraren bateko protagonista izan dela

hirinet 2015ko aza. 23a, 01:00

Arabako 12 eta 17 urte bitarteko nesken % 28,6k eta mutilen % 18,7k dio genero indarkeriaren egoeraren bateko protagonista izan da.

Indarkeria matxistari aurre hartu eta hura jasaten dutenei arreta ematean aditua den Sortzen aholkularitzak egindako txostenetik ateratzen diren ondorioetarik bat da hori. Inkesta hau  Arabako Foru Aldundiak eskatuta egin da eta 20 hezkuntza zentrotan neska-mutilei galdetu zaie. “Hitz kolpez” sentsibilizazio programaren azterketa eta emaitza lan bat da. Programa hori Gazteriaren Foru Erakundeak, Arabako Berdintasun Zerbitzua lagun, sustatutako kanpaina bat da, gazteak genero indarkeriaren aurka sentsibilizarazi eta kontzientziarazi eta haiei esku harrarazteko.

 

 Ikerketa hau egiteko, Traspasos Kultura taldeak sei eszena labur antzeztu ditu 20 hezkuntza zentrotan. Behin antzezlanak bukatu ondoren, antzerki taldeak hausnarketa saio bat egin izan du gazteekin, eta bukatzeko, inkesta bat, Sortzen aholkularitzak egindako azterketaren xede izan dena. Kanpaina DBHko lau mailetan egin da (12 urtetik 15 urtera), batxilergoko lehenengo mailan (16 urte) eta lanbide hezkuntzako hainbat mailatan, non 17 urteko edo gehiagoko ikasleak egon baitira. Kanpainan Gasteizko 19 hezkuntza zentrok eta kirol talde batek parte hartu dute.

 

Programaren azterketa eta emaitzetatik ondoriozta daitekeenez, 16 urteko neskek aitortzen dute gehien genero indarkeria egoerak ekintzan daudela, eta 12 urteko mutilak dira gutxien aitortzen dutenak. Gainera, generoen arteko bereizketak ikusten dira gazteak bizi diren ingurunea matxistatzat jotzean; izan ere, nesken % 80ak baietz erantzun dio galdera horri eta, aldiz, mutilen % 59 eskasak esan du baietz. Baina ez hori bakarrik, genero indarkeria desberdin asimilatzen baita mutila ala neska izan.

 

Sortzen aholkularitzak bere azterketa hainbat gomendio emanda bukatzen du, hala nola “ondoren, geletan, irakasleek edo gaian aditua den nor edo nork lan egin behar dute gazteekin kontzeptuak hobeto barneratzeko, argi gelditu ez diren gaiak konpontzeko eta hausnarketa sustatzeko. Berdin garrantzitsua da hezkuntza programa horietan azalpen bat eranstea matxismoa, feminismoa, arrazismoa edo eskola jazarpena eta genero rolak bezalako oinarrizko kontzeptuei buruz”.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago