Hitzordu ezberdinak gaur ospatzen den Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren bueltan

hirinet 2015ko aza. 25a, 01:00

Gaur, azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako indarkerkiaren aurkako eguna ospatzen da eta hainbat dira egun honen bueltan antolatu diren jarduerak.

 

Gaur, asteazkenean, Gasteizko Plataforma feministak emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du. 19:30ean abiatuko da Andra Mari Zuriaren plazatik. Errekaleorreko RKmeak emakume taldea Errekaleorretik kalejiran joango da manifestaziora, 18.20etan.

 

Aurkezpenak eta tailerrak

Azaroaren 27an, ostiralean, eta Gasteizko Udalak antolatuta, 'La niña y el lobo' liburu-diskoaren aurkezpena egingo da Montehermoso kulturunean. Amparo Sanchezek, Maitena Monroy Romerok eta Mariajo Lopez Villaltak parte hartuko dute. Hurrengo egunean, larunbatean, aurreko astean aurkeztu zen Bizirik elkarteak egun osoko ospakizuna antolatu du. Indarkeria jasan duten emakumeen elkarte berri honek antolatutako aurkezpen soziala 13:00etan hasiko da Gasteizko Sukubo aretoan. Ondoren, goiz eta arratsaldez kontzertuak, umeentzat tailerrak, zunba klasea, dantza eta argi ikuskizuna eta dj-ak izango dira.

 

Bestetik, Hala Bedi proiektu komunikatiboko Hala Bideo taldeak azaroaren 25eko egunaren harira bideo bat prestatu dute, Goian elkarteko Auzodande taldea, Koldo Mitxeleneako dantza garaikide taldea eta Gasteizko Plataforma Feministarekin elkarlanean.

 

 

 

Amurrion, esaterako, Emakundek eta Eudelek elkarlanean abiatutako Beldur Barik programaren barruan topaketak antolatu dituzte, urte osoko lanari amaiera emateko. Hilaren 28an egingo dute jaialdia. Parekidetasunari buruzko tailerrak, kalejira, ikus-entzunezko lehiaketa eta bestelako ekitaldiak izango dituzte 16:30etik aurrera.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide