‘Gogoan izan’ dokumentala

hirinet 2015ko aza. 23a, 01:00

Zoritxarrez hizkuntza-eskubideen urraketak eguneroko ogia dira euskaldunontzat. Baina badira herritarrak urraketa horiei aurre egin eta euskaraz bizitzen saiatzen direnak.

 

Horietako bat da Maixux Rekalde, Alzheimer gaixotasunari aurre egiteko arreta euskaraz jasotzea irmoki defendatu eta lortu duena.

 

Maixuxek egindako bidea Gogoan izan dokumentalean jaso du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Maixux egunero euskaraz bizitzeko hautua egin duen herritarra da, baina Alzheimer gaitza duela jakin eta AFAGI elkartera terapia bila joaten denean, saioak gaztelaniaz soilik direla ohartzen da. Arreta euskaraz jasotzeko eskubidea urratzen diotenean nahigabea, amorrua, inpotentzia sentitzen du, baina horren guztiaren aurrean errebelatu egiten da euskaraz bizi ahal izateko.

 

Lotura zuzena: Gogoan izan     

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago