Alemania naziak eta Italia faxistak 1936 eta 1939 bitartean Gasteizen izan zuten presentziari buruzko erakusketa ikusgai Araba aretoan

hirinet 2015ko aza. 19a, 01:00

Antso Jakituna Fundazioak antolatuta, Abangoardia arriskutsuak Alemania nazia eta Italia faxista Gasteizen (1936-1939) erakusketan oso gutxi ezagutzen diren irudi zein marrazkiak eta Arabako hiriburuan Alemania nazia eta Italia faxista egon zinerekoari buruzko materiala ikusgai egonga da, abenduaren 9ra arte.

 

Gerra Zibila, 1936-1939koa, Espainiaren eta Euskadiren XX. Mendeko gertaerarik garrantzitsuena izan zen, eta altxatuek gerra-gatazka hartan lortutako garaipenak Bigarren Errepublikaren erregimen demokratikoa suntsitu zuen. Garaipen hura lortzeko, militar errebeldeek Alemania naziaren eta Italia faxistaren laguntza izan zuten, gerrako materiala eta militarrak bidali baitzituzten. Beraz, haien eragina nabari egin zen.

 

Herrialde haiek etengabe aipatuta agertzen dira prentsan, alemaniar herri-kantuetan, irratian, alemaniar nahiz italiar jatorriko filmetan, antzerkian, alemaniar produktuen gaineko publizitatean... Edozein motatako propagandak balio zuen gasteiztar biztanlearia gerrako errebeldeei laguntzen ari zitzaizkien herrialde haien garrantzia barneratu zezan. Hori guztia nahikoa ez eta, toki-agintari politiko berriek  gogoz eta gogor ekin zioten parafernalia eta estetika nazi-faxistaren zati bat kalera ateratzeari. Horrenbestez, bada, adibidez, lehendabiziko uneetatik Gasteizko biztanleek ikasi zuten besoa gora agurtzen edo Alemaniako ereserkia abesten, behar bezala gaztelaniara itzulita berori.

 

Askoz esanguratsuagoak izan ziren Francoren erregimena aintzatetsi zuten potentziei omenaldia egiteko antolatu ziren desfileak. Arabako hiriburuko kale nagusiak alemaniar eta italiar kutsuko goiburuz, musikaz eta ikurrez bete zituzten. Ekitaldi haiek are eta nabarmenago ziren salbuespenezkoak zirelako, kontuan hartuta orduko Gasteiz hartan karlismoak zuen garrantzia, eta oso presente egon ziren erregimen hasiberriaren aldeko toki-hedabidetan.

 

Abangoardia arriskutsuak Alemania nazia eta Italia faxista Gasteizen (1936-1939) erakusketak agerian ipiniko ditu aipatu irudiak, orain arte ezezagunak, zeintzuetan erakusten baita ikonografia alemaniarrez eta italiarrez blaitutako hiri bat, halako kutsua ikusten delarik bai desfileetan eta omenaldi-ekitaldietan, bai urte haietako egunerokotasuneko zenbait unetan. Horrenbestez, eta zenbait iturri, dokumentu eta agiri kontsultatu ondoren, erakusketan jasotzen den bildumako irudiak testuinguruan kokatuta erakusten dira.

 

Erakusketak zati bi ditu: bata, Araba aretoan erakusgai dagoena, eta bestea, Antso Jakituna Fundazioaren egoitzan ikusi ahalko dena. Erakusketa biak abenduaren 9ra arte ikusgai egongo dira.

 

Irudia: Xabier Sagasta

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago