Guztira 14 proposamen dira, familia osorako prestatuta. Principal antzokia eta Felix Petite eta Jesus Ibáñez de Matauco antzokien eszenatokiek musika, dantza, familiarentzako ikuskizunak eta umore askoko proposamenak eskainiko dituzte. Gabonetako programa hau abenduaren 10an hasiko da. Besteak beste, Ara Malikian, Tarzán musikala, 'El Cascanueces', Carmina Burana, edo Alex O’Dogherty izango dira Gabonetan Gasteizen. Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, esaterako, Dantza Pote izeneko dantza ikuskizuna egingo dute Alde Zaharrean.
Sarrerak azaroaren 25etik aurrera egongo dira salgai. Lehiatilan, telefonoz, internet bidez edota zerbitzu anitzeko kutxa automatikoetan erosi daitezke.
Informazio gehiago: Gasteizko Udala