Udalak hainbat diziplinatako txapeldunei eta domina-irabazleei harrera egin die

hirinet 2015ko aza. 18a, 01:00

Munduko errugbi inklusiboko eta kung fu txapeldunak, curling diziplinako urrezko dominako irabazleak nahiz gimnasia erritmikoko, halterofiliako eta kirol aerobic-eko Espainiako txapeldun gasteiztarrak, baita gurpil-aulkiko saskibaloiko ligako txapeldunak ere, besteak beste, protagonista izan ziren atzo arratsaldean Gasteizko udaletxean egin zitzaien omenezko ekitaldian.

 

“2015eko zuen kirol ibilbide bikainagatik topa egin nahi izan  dugu, zuen dedikazioa, kemena eta adorea eskertu. Hiriaren bandera eraman baituzue mundu osoan barrena”, nabarmendu zuen Gorka Urtaran alkateak.

 

Senide eta prestatzaileek lagunduta egon dira kirolariak, eta horiei ere eman dizie eskerrak Udalak.

 

Irudia: Gasteizko Udala

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago