Orain, Udalak legezko aukera bat eskaini du Basalburu proiektua sustatzeko eta lau urtez lursail bat erabiltzeko baimena aztertuko duela iragarri du. Bertan, hiriko beste auzo batzuetan jarri diren hiri-ortuak jarrri beharrean, baso jangarria eraikitzea planteatzen da. Horrela, landare sendagarriak zein elikagaiak ematen dituztenak landatuko dituzte bertan.
Lursailak jabari publikoko ondasun sailkapena du. Araudia aplikatzeko eta lehia libre errespetatze aldera, deialdi publikoa egin behar da aurkezten den proiekturik onenari emateko gune horretarako erabilera hori. Udalak atzo proposatutako bidea hauxe da: hasiera batean esleipendunari lau urtez erabiltzeko baimena ematea. Denbora hori igarotzen denean, eta proiektuaren ebaluazio teknikoa eginda, baimen berria ematearen egokitasuna aztertuko da.
Salburua auzoak baso jangarria izango du Elorriagan. Orain dela bi urte auzoko bizilagun batzuk osatutako Basalburu proiektua bertan baso jangarria kokatzeko aukera aztertzen hasi zen.