'Ai ze haizea' haurrentzako ikuskizuna

Euskararen Agenda 2015eko azaroaren 17a

Hitzak, olerkiak eta kantak: Eoleren istorioak, izotz gaineko otsoa, hodeien zerrenda luzeak, Eliseren kantua… gaztetxoenentzat pentsatutako lan poetiko hau elikatzen duen musika dira.

Chris Martineau bere hari-instrumentuarekin haizea sortzeko gai da. Arkuaren kolpe bakoitza aire-mugimendua da, nota gozoak etengabe jaulki eta bultzatzen dituena. Ahots-kordak, kordak igurtzi edo laztantzea… guzti hori soinu paregabe bilakatuta.

 

[HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA] 'Ai ze haizea!' Cie Eclats

Noiz? Azaroaren 22an, igandean, 12.00etan eta 18.00etan

Non? Teatro Paraiso (Abetxuko Herria 14)

Sarrerak: 8 € pertsona bakoitzeko

Iraupena: 35 min + esploraziorako denbora

Informazio gehiago: Kunarte

 

Bi sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko: Zozketa 'Ai ze haizea'

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago