Arabako Elikagaien Bankuak 250.000 kilo elikagai jaso nahi ditu hurrengo kanpainan

hirinet 2015ko aza. 16a, 01:00

Arabako Elikagaien Bankuak 250.000 kilo elikagai jaso nahi ditu azaroaren 27an eta 28an gauzatuko duen kanpainan. Gasteizko 70 supermerkatuk eta beste Arabako beste18k ekimenarekin bat egin dute.

 

Gainera, Eroskik Elikagai-Bonoa sortuko du, honekin kutxan ordaintzerakoan, zuzenean Elikagaien Bankuak dohaintza ekonomiko bat jasoko du.

 

Azaroaren 27an eta 28an, egun osoan, 1.500 eta 2.000 boluntario artean egongo dira saltoki ezberdinetan hiritarrak behar nagusien eta Elikagaien Bankuak momentuan behar dituen produktuen inguruan aholkatzeko. Elikagaien Bankutik boluntarioak bilatzen ari dira eta 608 29 51 20 telefonora deitu daiteke izena emateko.

 

Bankuak elikagai ez galkorrak bilatzen ditu, biltegiratu daitezkeenak. Besteak beste, olioa, azukrea, kontserbak, esnea, lekaleak edota pasta. Azkeen urteetan ere, umeen higiene produktu eta elikagaien aldeko apostua egin da.

 

Gainera, Elikagaien Bankuak Solidaritate Jaialdia antolatu du azaroaren 21ean, 21.00etan, Europa Kongresu Etxean. Bertan, Gurasoak Korala, Florida Polifoniko abesbatza, Jare Dantza Taldea eta Extremadurako Etxeko abesbatz eta dantza taldeek parte hartu dute. Mikel Landa eta Amets txirrindulariak eta Asier Urbina triatleta eta sukaldariari omenaldia egingo diete. Ekitaldirako gonbidapenak Kordoi Etxean jaso daitezke.

 

Egoitza berria Pilar auzoan

Elikagai Bankuak Pilar auzoan zabaldu du bere egoitza berria, non produktuen kudeaketa zuzena egingo den. Orain arte, erakundeetako arduradunek produktuak jaso eta bakoitzak bere sedera banatzen zion. Orain berriz, onuradunak dira, erakundeekin batera, sede berrira hurbildu beharko direnak. Urtarriletik aurrera lokal honetatik banatzen hasiko da Bankua.

 

Irudia: Arabako Elikagaien Bankoa

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago