Parisko atentatuak gaitzesteko elkarretaratze isilak egin dituzte erakundeek

hirinet 2015eko azaroaren 16a

Ostiral gauen Parisen egindako erasoak salatzeko elkarretaratze isilak egin dira Plaza Berrian eta Probintzia plazan.

 

Bertan, udalaren zein Arabako Aldundiaren talde politiko guztiak izan dira, gerturatu diren hainbat hiritarrekin batera. Gaur goizean Gasteizko Udaleko Eledunen Batzarrak adierazpena adostu du Parisen gertatu diren atentatuak gaitzesteko. Adierazpen honetan, udalak elkartasuna eta hurbiltasuna eskaini nahi dizkie paristarrei; bereziki, biktimen senide eta lagunei. Baita biolentziaren zentzugabekeria pairatzen duten beste herri guztiei ere. Horrez gain, “berretsi egiten dugu giza eskubideen eta gizarte demokratiko ororen oinarri diren printzipioen defentsa. Gogoeta sakona egin beharra dago gertakari horien inguruan, etorkizunean halakorik gerta dadin ekiditeko”, azaldu dute adierazpen horretan.

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago