Ekitaldia Europa Biltzar Etxean izan zen. Sei sari banatu ziren guztira.
Ibildide profesionalaren saria Tania Calvo txirrindulariarentzat izan da, Río de Janeiroko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko prestatzen ari dena.
Gazte enpresari sailean Legutioko Tailerretako arduradun Zuriñe San Román izan da garaile, Ainhoa Miranda diseiñatzailea eta Alba Cañadas garapen iraunkorreko aditua finalistak izanik.
Emakume Enpresai sailean Ríos Modako Hermitas Rozado izan da garaile. Cervezas Baias-eko Idoia Marañón eta Pagos de Leza upategiko Mª Gloria Santamaría izan dira finalistak.
Emakume Profesionalaren saria EHU-ko Mª del Puy Portillo ikertzailearentzako izan da. Beatriz Ruesga Esential fisioterapia zentroko sortzailea eta Icíar Allende medikuntza estetikoan espezialista eta akupunturako zentroko jabea izan dira finalistak.
Inma Ramos, Gaztenpresa Fundazioaren zuzendaria (Laboral Kutxako lan soziala), Emakume Zuzendaria sariaren irabazlea izan da. Finalistak Gema Guillerma, Canciller Ayala de Vitoria NH Hoteleko zuzendaria, eta Asun Eguren, Eguren Ugarteko taldeko Sistema Kudeatzailearen Arduraduna, izan dira.
Emakumea eta Ekonomia soziala sailean, La Jabonería de la Almendra izan da irabazlea. Finalistak Labox marketing eta komunikazioko agentzia eta Garmiplast izan dira.
Irudia: AMPEA