Aurten antolatzailea izango den Lautada ikastolak Geroari Begira leloa aukeratu du, esaldi egokia baita bere egoera adierazteko. "Euskara gure egunerokotasunean dago, gure orainaldia da eta gure geroa izango da. Harro gaude hainbeste oztopo aurreratzeaz eta gure ikastola eraikitzeaz. Eta hori guztia elkarrekin egiten ari gara. Bai familiak, bai irakaslek, bai ikaslek komunitate bat sortu dugu eta aurten berriro elkarrekin eta ilusioz Araba Euskaraz prestatzen ari gara".
Lautada ikastola 2009-2010 ikasturtean sortu zen. Egun, 174 familia, 250 ikasle eta 35 langilek osatzen dute proiektua. Hasierakoak ikastolarentzat oso gogorrak izan zirela azaldu dute antolatzaileek, "baina oztopo eta arazo guztiak aurreratu egin zituzten eta egunero aurreratzen ditugu izugarrizko ahaleginekin. Gaur hemen gaude berri on bat zuekin konpartitzeko".
Datorren urtekoa ez da ikastolak antolatzen duen lehendabiziko Araba Euskaraz, orain bost urte egin baitzuten.