Hiriko zerga, tasa eta prezio publiko gehienak %1 igotzea proposatu zuten udal-gobernuak eta sozialistek, tartean haurreskolen tasa, kotxea lerro urdinean aparkatzeko prezioa, piszinetako karneta eta ur-zerbitzua. Salbuespenen artean zaborrak zeuden; hain zuzen, hondakinen tasa %6 eta 10 artean garestitu nahi zituzten.
Autobus txartela, berdin
Sozialisten babesik gabe eta Hemen Gauderen oniritziarekin (Podemos), autobus txartela 1,15 eurotik 1,35 eurora igotzea proposatu zuen alkateak ere; BAT txartelarekin ordaintzen dutenentzat, 0,56 eurotik 0,73ra bi urtetan. Igoerarekin milioi bat euro lortu nahi zituen autobusen flota berritzeko, besteak beste. Ostera, gainontzeko alderdiek kontra bozkatuta, berdin jarraituko dute Tuvisaren prezioek.
Jaitsieren artean, Jarduera ekonomikoen gaineko zerga izango da bakarra (JEZ), 2,2tik 1,1era murriztuko baitute PNV, PSE eta PPren akordioaren ondorioz. Hori dela eta, bi milioi euro gutxiago bilduko ditu Udalak.
Arau fiskalen proiektu berria atzera botata, proposatutako aurrekontuan ere aldaketak egin beharko ditu udal-gobernuak.
Egilea: Itsaso Estarrona. Arabako ALEA