[ARGAZKIAK] 'Ardoa eta odola' ikuskizuna Parral tabernan

Euskararen Agenda 2015eko azaroaren 11

Ardoa, garagardoa edota mostoa esku artean baina zainetan denek berdina: odola. Gasteizko Parral tabernak gainezka egin zuen atzo gauean 'Ardoa eta odola' emanaldiarekin. Ezin kabitu tabernan eta eskenatokian.

Hala Bedi irratiko Celosamente Gordea irratsaioko kideak (Manex Agirre eta Gaizka Amondarain) euren lagun musikariak elkartu dituzte (Joseba B.Lenoir, Ander Mujika, Miren Narbaiza, Marco Bianchi eta Jon Aranburu) literatura, musika eta zinema uztartzen dituen ikuskizun honetan. Jim Jarmuschen Dead Man filmaren irudiak eta soinuak  jarri zituen Marcok; Gaizkak eta Manexek poesia euren ahotsetan; Jonek, Mirenek, Anderrek eta Josebak gitarra eskuan musikaren ardura izan zuten; Miren eta Anderren kantuak tarteka. Odolez betetako zazpi lagun ardo kopa eskuan.

Literaturia jaialdirako espresuki sortutako emanaldiaren bigarren saioa izan zen atzokoa. Sortutako giroa eta hurbildutako jendea kontuan hartuta ziurrenik ez da azkena izango.

 

Argazkiak: Bibiderbi

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago