'Alde Zaharra bizirik?' jardunaldiak antolatu ditu AuzoKom ekimenak

hirinet 2015ko aza. 10a, 01:00

Alde Zaharra bizirik dagoen eztabaidatzeko eta horren inguruan hausnartzeko jardunaldiak antolatu dituzten azaroaren 18, 26 eta 28rako.

 

Antolatzailea AuzoKom izeneko ekimenada, azken bi urteetan Alde Zaharreko bizilagunen komunitatea sustatzeko lanean dabilen norbanakoek zein kolektibo ezberdinek osatutako taldea.

 

Hiru egunetan egingo dira  jardunaldiak:

 

Azaroaren 18an, asteazkena, 19.00etan

Aldabe  gizarte etxean. “Alde Zaharraren Giza Erronkak” mahai ingurua. Hizlariak GOIAN, Cáritas, auzoko Oinarrizko Zerbitzu Publikoak eta Gasteiz Txiki izango dira.

 

Azaroaren 26an, osteguna, 19.00etan

Gasteiz Txiki-n. “Komunitatea akzioan. Komunitateko esperientziak” titulopean Pumarejoren Etxea (eta auzoa) eta Errekaleor Bizirik!! ekintzak aztertuko dira, ondoren eztabaidatzeko.

 

Azaroaren 28an, larunbata, 11.00etan

Gasteiz Txiki-n. Auzo batzar irekia: “Teoriatik praktikara”.  Mahainguruetan proposatutako ideiak nola gauzatzea aztertzea da helburua. Auzokideen parte-hartzea beharra duen ekintza zehatza aurkeztuko da.

 

Informazio gehiago: ALDE ZAHARRA BIZIRIK

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago