'Yoko eta lagunak' haurrentzako animaziozko pelikula, euskaraz

hirinet 2015ko aza. 12a, 01:00

Azaroaren 13an 'Yoko eta lagunak' animaziozko filma estreinatuko da Gasteizko Florida zinema aretoan, euskaraz.

 

Ordutegia:

Non? Gasteizko Florida zinemetan

  • Azaroaren 13an, ostiralean, 16:40ean
  • Azaroaren 14an, larunbatean, 12:00etan
  • Azaroaren 15ean, igandean, 12:00

 

 

"Yoko eta lagunak" - Vik lotsatia da from Somuga on Vimeo.

 

‘Yoko eta Lagunak’ filma 4 urtetik eta 8ra bitarteko umeei zuzenduta dago eta  aire librean jolastearen garrantzia aldarrikatu nahi du. Umeek behar-beharrezkoa dute askatasunarekin -eta segurtasunarekin- jolasteko aukera emango dien ingurune bat, beraien garapen emozional, sozial eta fisikoa bideratzeko. Umeek beraien kasa jolasten direnean sortzen dituzten “ingurune magikoek” erraztu egiten dute umeentzat beste umeekin eta naturarekin harremanak izatea, edo beraien ametsak, beldurrak eta gurariak bideratzea.

 

Juanjo Elordi eta  Rishat Gilmetdinov dira pelikularen zuzendariak, Edorta Barruetabeñaren gidoiarekin. Elordi ETBko haur eta gazte programazioko hainbat programatako errealizadorea eta zuzendaria izan da. Animaziozko sei film luze zuzendu ditu: Olentzero  (2002), Unibertsolariak (2004), Olentzero eta Subilaren Lapurreta (2005), Munduaren Bira Doan! (2009), Gartxot (2011) eta Yoko (2015). Elordiren filmek nominazioa jaso dute Goya,  Animamundi eta Cinamina bezalako zinemaldietan eta Gartxot filmarekin ikusleen saria “Les nuits magiques” eta “Aurburn International Film Festival” zinemaldietan.

 

'Yoko eta lagunak' filman Yoko eta Vik dira protagonistak. Vik eta gurasoak hirugarren aldiz aldatu dira beste hiri batera. Vik lotsatia da eta nekez egiten ditu lagunak. Gainera, harremanak egiten dituenerako, aitari beste lan bat ematen diote urruneko tokiren batean. Vik oso pozik dago, oraingoan, berehala egin dituelako lagunak hiriko parkean: Mai eta Oto. Haien jolasak hain dira alaiak ezen parkeko izaki magiko bat erakarriko baitute: Yoko. Egunero, eskolatik irten ondoren, Vik korrika joango da parkera lagunekin batu eta abentura liluragarriak bizitzera. Baina berriro ere aitari lanpostua aldatu diote, beste hiri batera...

 

 

'Yoko eta lagunak' haurrentza pekikula, euskaraz

Noiz? Azaroaren 13an, ostiralean (estreinaldia)

Non? Florida zinema aretoan

 

Informazio gehiago: Yoko eta lagunak pelikula

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago