Gasteizko Udalarekin batera, Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Batzar Nagusiek ere deitu dute Oroimenaren Eguna dela eta egindako elkarretaratze isilera. Gasteizko alkate Gorka Urtaran bakea eta bizikidetza sendotzearen eta egindako mina onartzearen alde agertu da. “Oso garrantzitsua da biktimak aintzat hartzea, horien guztien duintasuna aintzat hartzea, guztiak berdinak direlako, eta, zoritxarrez, denek kalte konponezina eta bidegabekeria larria jasan zituztelako. Biktima orok merezi du egia ezagutzea, justizia egitea eta ordaina jasotzea”, adierazi du Gasteizko alkateak.
PPk omenaldi propio egin du
PP talde politikoa izan da erakundeek elkarrekin deitutako elkarretaratzeak egon ez den bakarra, izan ere, ez du omenaldian parte hartu 'terrorismoren biktimak eta beste indarkeria batzuen biktimak nahasten dituelako'.
Argazkia: Gasteiz Hoy