Aipamen berezia merezi du Erraldoiak bizi diren tokian argitalpen-proiektuaren maketaren aurkezpenak, Artiumek bultzatuak, zeinaren egileak Patxi Zubizarreta eta Elena Odriozola izan baitira.
ImaginArtium erakusketa bost ataletan banatuta dago. Juan Sagastizabal arabarraren Bebé gigante margolanak, Artium Bildumakoak, darama erakusketaren haria eta bera da, gainera, atal bakoitzaren aurkezlea.
Erraldoiak bizi diren tokian
Argitalpen-proiektuak Patxi Zubizarretaren ipuina eta Elena Odriozolaren diseinu eta irudi originalak batzen ditu.
Odriozolak liburu tolesgarri bat asmatu du, hainbat agertokiekin: Museoko aretoak eta bertan ikusgai dauden lanak. Irakurle gazteak agertoki horietan barrena mugi ditzake pertsonaiak, liburua irakurri ahala. Zubizarretaren kontakizunak argiztatu egiten ditu Museoko aretoak eta artelanak, eta erraldoia aurkitzeko zirrarekin doa haurra ipuinean aurrera, Kattalin adiskideak esan baitio eraikin horretan bizi omen dela.
Eraskueta Artimeko Liburutegian egongo da ikusgai, 2016ko apirilaren 9 arte.
Informazio gehiago: ImaginArtium
Irudia: Juan Sagastizabal, Bebé gigante