“Azken hilabeteetan gerra, gosea eta miseriarengandik ihes egiten duten pertsonen irudi tamalgarri anitz ikusten ari gara. Pertsona hauek Europako atarian pilatzen dira ateak itxita topatzen dituztelarik, Mediterraneoa sekulako hilobi batean bilakatu da eta segurtasun-indarrek, Europarako sarrera ekiditu nahian eraso eta agresio ugari eragiten dituzte”, azaldu dute ekimen berriaren kideek.
Hori guztia salatzeko, hiriko mugimendu sozial eta pertsona talde zabal batek Gasteiz Irekia ekimena martxan jarri du. Ekimen honek Gasteiztik egoerari heldu nahi dio, hitzetatik ekintzetara pasatuz, eta behar diren bitarteko guztiak erabili babesa eskaini ahal izateko.
Gasteiz Irekia ekimenaren manifestua.
Argazkia: Hala Bedi irratia