LGTBIQ+ kolektiboa ikusarazteko eta homofobiaren aurka egiteko protokoloa sortuko du Gasteizek

hirinet 2015ko aza. 8a, 01:00

Udaleko alderdi politikoek gogoarazi dute Gasteizen “matxismoa, transfobia, lesbofobia eta homofobia islatzen duten hainbat eraso, ezarpen eta jarrera” oraindik badaudela.

 

Biolentzia hori ez dela fisikoa bakarrik, baizik eta ahozkoa ere gaineratu dute. “Ezin ditugu salatuak, epaituak eta zigortuak izan behar diren jarrera hauek jasan”.

 

Gasteizko udalak LGTBIQ+ kolektiboa ikusarazteko eta homofobiaren aurka egiteko protokoloa garatuko du; sexualitatea edo genero nortasunagatik erasoak, diskriminazioa edo biolentzia pairatzen duten pertsonak egoki tratatzeko eta gorrotozko delituak jazartzeko. Udaltzaingo agenteak eta funtzionarioak ere hezituak izango dira LGTBIQ+fobia kontrako neurriak hartzeko.

 

LGTBIQ+ inguruko heziketa eta sustapen planak erabiliko dira berdintasun eta tolerantzian lan egiten jarraitzeko. Gainera, maiatzaren 17an eta ekainaren 28an ostadarraren bandera kokatuko da Udaleko aurrealdean. Halaber, alderdi guztiek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote LGTBIQ+fobia aurkako Euskal Legea eta Transexualitateko Euskal Lege Integrala garatzeko.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago